Edukira joan

Ren Ziwei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ren Ziwei

Bizitza
JaiotzaHarbin1997ko ekainaren 3a (27 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Jarduerak
Jarduerakpista laburreko abiadura patinatzailea
Pisua73 kilogramo
Altuera177 zentimetro

Instagram: goldenboyziwei Edit the value on Wikidata

Ren Ziwei (txinera sinplifikatuz: 任子威) (Harbin, 1997ko ekainaren 3a), patinatzaile txinatarra da. 2022ko Olinpiar Jokoetan bi urrezko domina eskuratu zituen.

Zortzi urte zituela hasi zen izotz pistan distantzia laburretan patinatzen eta 2014ko Gazte mailako Munduko txapelketan urrezko domina eskuratu zuen 3.000 metrotako lasterketan. 1.500 metrotakoan brontzezkoa jaso zuen[1].

2017ko otsailean Asiako Neguko Jokotan 5.000 metrotako errelebo lasterketa irabazi zuen Wu Dajing, Han Tianyu eta Xu Hongzh taldekide zituela. 2017 urte bereko munduko txapelketan zilarrezkoa eskuratu zuten, baita 2019an ere. Tartean, 2018an 500 metrotako lasterketan berriz ere bigarren egin zuen, oraingoan banakako lasterketan.

Olinpiar Jokoei dagokionez 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan 5.000 m errelebotan zilarrezko domina lortu zuten berriz. 2022ko Pekingo Jokoetan ordea urrezko bi domina eskuratu ditu, 1.000 metrotan banaka[2] eta 2.000 m errelebo mixtoan[3]. Bigarren proba honetan Qu Chunyu, Fan Kexin, Wu Dajing izan zituen taldekide.

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 2. lekua, zilarrezko domina 5.000 m erreleboa
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina 1.000 m banaka
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina 2.000 m errelebo mixtoa
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Rotterdam ( Herbehereak) 2. lekua, zilarrezko domina 5.000 m erreleboa
2018 Montreal ( Kanada) 2. lekua, zilarrezko domina 500 m banaka
2019 Sofia ( Bulgaria) 2. lekua, zilarrezko domina Irteera masiboa
2019 Sofia ( Bulgaria) 3. postua, brontzezko domina 500 m banaka
Asiako Neguko Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Sapporo ( Japonia) 1. postua, urrezko domina 5.000 m erreleboak
Munduko txapelketak (Gazte maila)
Urtea Lekua Domina Proba
2014 Erzurum ( Turkia) 1. postua, urrezko domina 3.000 m erreleboak
2014 Erzurum ( Turkia) 3. postua, brontzezko domina 1.500 m banaka

Honako errekor hauek ditu:[3]

Proba Errekorra Data Tokia
500 m 40.032 2018ko otsailaren 22an Gangneung ( Hego Korea)
1.000 m 1:23.019 2018ko azaroaren 4ean Calgary ( Kanada)
1.500 m 2:11.430 2021eko azaroaren 27an Dordrecht ( Herbehereak)
3.000 m 5:04.748 2018ko martxoaren 18an Montreal ( Kanada)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «ST - Person Bio» www.isu.html.infostradasports.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
  2. (Ingelesez) Pretot, Julien. (2022-02-07). «Short track-Ren wins 1,000 metres in Chinese double after chaotic finale» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Biografías Olímpicas de los Juegos Olímpicos de Invierno - Ren Ziwei» ESPN.com.ar (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]